Galdaragintzazko ale haundiak fabrikatzeko eraikin industriala Bilboko Portuan (AZ-2 Moilean)

lointek 18pBEZEROA:
LOINTEK HEAVY INDUSTRIES, S.L.
EGITEA:
2015


lointek 18
INARGESTEK EGINDAKO LANA:

- Oinarrizko proiektua.
- Galdaragintzazko  pisu eta neurri haundiko aleak fabrikatzeako Iharduera proiektua.
- Gauzatze proiektua.
- Seguritatae eta Osasun estudioa.
- Kalitate kontrolerako programa.
- Obra zuzendaritza.
- Obra garaiko Seguritate koordinazioa.

DESKRIBAPENA:

Eraikina, 28 m argidun bi nabe alkarturik diseinatu da, luzera ezberdinetakoak, hau da 50 eta 100 m.takoak. Gainera beste bi atal txikiagoak ere erantsi zaiazkio, bata bulego eta aldagelei dagokiona eta bestetik soldadurazko tresnen biltegia. Guztiz eraikinak 4399,90 m2 osatzen ditu. Egitura aldetik ur bitara (% 10 maldandun teilatuekin) diseinatutako portiku metalikoen biartez gauzatu da, beraien artean 10 m.tako distantzia erabiliz eta 22,58 m.tako gehienezko altuera gailurrera. Eraikinaren goprputz egitura zama haundiko zubi garabiak erabiltzeko prestatuta dago, hau da: bi garabi 100 Tonatakoak eta beste bat 60 Tonatakoa, ahal denik eta altuera gehienekin piezak altxatzeko. Horrexegaitik diseinatutako karril ageak altuak dira (1,5 m.takoak), armaturiko xafla bitartez gauzatuak. Zutoinak sekzio aldakorreko motan diseinatu dira, hau da oso armatuak (konposatuak perfil ezberdinak erabiliz, 1,8 m.tako zabalera osatuz ), lehen altueran (+14,40 kotaraino). Hortik gora arruntagoak, HEB-450 perfilekin osatutakoak, teilatuko ageak eusteko, baita HEB-450 bitartez gauzatuak, kasu honetan sekzioak indartuz enpotramendu eta gailurrean, perfil gehigarriak erantsita.

/

Copyright © 2013 INARGEST, S.L. - Developed by Cross Media Interactive